19/02/2026
Heldu den martxoaren 1ean, Igandea, Eñaut Elorrietaren kontzertua izanen dugu Amaiurko elizan.
Horretaz gain, Patxi Agirre historialariak "Manuel de Irujo. Amaiur y la historia de Navarra" bere liburu berria aurkeztuko digu, eta Mintzoa Editorialeko Aritz Otazuk 1922ko monolitoa egin zeneko argazki-bildumaren faksimila aurkeztuko du.
Amaitzeko, Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko da Amaiurren, eta Gaztelu abesbatzak emanaldia eginen du.