Zugarramurdiko Sorginen Museoa eta Lezea

Zugarramurdiko Sorginen Museoa eta Lezea Euskera:
Bisitari gehienak 1610eko inkisizio-prozesuaren inguruan sortu diren kondairek eta elezaharrek erakarrita heltzen dira Zugarramurdira.

Zugarramurdiren historiako gertaera ikaragarri horren jatorria herriko neska gazte batek izandako ametsetan kokatu behar da. Gazte horrek erraten zuen hegan egin zuela, eta herriko hainbat pertsona Akelarreetan parte hartzen ikusi zituela. Hasmentan, erretoreak konpondua behar zuen aferak, errudunak beren kontzientziak askatzera deituta. Gerora, ordea, inkisizioak hartu zuen esku, segurki ere Urda

zubiko monasterioko abadeak deituta. Inkisidoreek 53 lagun auzipetu eta Logroñora eraman zituzten; horietatik gehienak bidean edo kartzeletan hil ziren. 1610eko azaroaren 7an, autofedea egin zen, eta horren ondorioz, atxilotuetatik 21i delitu txikia leporatu zieten, 21i barkamena eman zieten, eta 11 sutara kondenatuak izan ziren (6 bizirik, eta 5 gizairuditan beren gorpuzkiekin batera). 1610eko azaroaren 8an (igandea) erre zituzten. Sorginkeriaren aurkako sukar hark Zugarramurdi ez ezik, Nafarroako beste hainbat herri ere hartu zituen. Zenbait dokumentu agerian uzten dute gutxienez beste 64 herritan ere gertatu zela halakorik. Alabaina, 1610eko autofede hark Europan izan zuen oihartzunagatik Zugarramurdik hartu zuen "sorginen herria" goitizena. Zugarramurdin eta inguruetan XVII. mendean gertatutakoaren berri emateko asmoz, Nafarroako udalerri honek garai bateko ospitale zaharra berritu egin du. Ospitalea herriaren irteeran dago, leizeetarako bidean, eta bertan Zugarramurdiko Sorginen Museoa paratuko da. Museo2007ko uztailean inauguratu den museoak memoria historikoa iraunaraziko duen, eta garai hartako jendearen bizimodua nolakoa zen erakutsiko duen lekua izan nahi du. Garai hartako gizarte-egoeraren, sorginenganako benetako izuaren, eta bere agintea nola edo hala inposatu nahi zuen inkisizioaren biktima izan ziren pertsonei, gizon-emakumeei, eskainitako omenaldia izan nahi du. Dolurako eta oroimenerako gunea, istorio interesgarriak zehatz-mehatz baina aldi berean modu atseginean eta erakargarrian kontatzeko gunea, argi eta obskurantismo ñabardurak emanez. Sorginen inguruan gaur egun arte izan den folklorismoa hautsi asmo du. Bertzelako errealitatea landu nahi du, gertakari sinesgaitzez akusaturik izan ziren, fantasiazko kontakizunetan sartu zituzten, eta azkenik sutan erreak izan ziren gizon-emakume haien errealitatea. Horren guztiaren gibelean, elezaharrez eta mitologiaz beteriko mundu zoragarri bat dago. Protagonista nagusiak Mari eta Aker ditugu, festez eta erritu paganoz, eta herri-medikuntzak zuen sustrai luzeez inguraturik. Florencio Idoatek, Aita Barandiaranek, Julio Caro Barojak, Gustav Heninngsen, Jose Dueso, J. Paul Arzac eta Koro Irazokik, bertzeak bertze, egindako ikerketa-lanak oinarri izan dira bere ondarea babestea eta turismo-baliabideak lantzea bateratzen dituen proiektu honetan. Castellano:
Bienvenidos a Zugarramurdi, un pequeño enclave de 250 habitantes situado a caballo entre la Montaña Navarra y el Mar Cantábrico, en el corazón de la comarca transfronteriza de Xareta. Este complicado nombre que suena a trabalenguas a quienes lo oyen por primera vez hace referencia según los propios vecinos a “olmos, avellanos y laureles”, vegetación característica del lugar. Además, frondosos hayedos, montes que hablan de mitos -como el Larrun o el Atxuri-, caseríos aislados, verdes prados, así como rebaños de ovejas latxas y pottokas jalonan el entorno de esta localidad. Una vez en el núcleo urbano, llaman la atención del visitante los vetustos caserones dominados por la Iglesia de Nuestra Asunción y el Palacio Dutaria. Cuatro barrios diseminados, Azkar, Madaria, Etxartea y Olasur, completan sus escasos 6 kilómetros cuadrados de extensión. La trágica historia de 31 vecinos, acusados de ejercer la brujería por el Tribunal de Logroño de la Inquisición en 1610, fue el suceso que cambió para siempre la vida en este lugar y por el que su nombre ha sido conocido universalmente. Atraídos por esta historia y las leyendas que han surgido a su alrededor, miles de visitantes se acercan cada año a conocer el “Pueblo de las Brujas” atraídos por este hecho histórico y las leyendas que han surgido a su alrededor. El toque mágico de un lugar lleno de embrujo, un desgarrador pasado y la naturaleza en estado puro se alían en Zugarramurdi para ofrecer una atractiva oferta turística encaminada al desarrollo socioeconómico de esta localidad, tan pequeña como dinámica. La Cueva, testigo imperturbable de los legendarios akelarres, y el Museo de las Brujas, donde la memoria histórica encuentra su espacio aboliendo estereotipos y dando voz a quienes sufrieron los estragos de una época trasnochada, constituyen visita obligada. Ambos recursos son gestionados por Zugarramurdiko Garapena SL.

Dirección

Museo De Las Brujas, Behitiko Karrika 22
Zugarramurdi
31710

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Zugarramurdiko Sorginen Museoa eta Lezea publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto El Museo

Enviar un mensaje a Zugarramurdiko Sorginen Museoa eta Lezea:

Compartir

Categoría