30/05/2026
Urduña Hiria Museoko boluntarioek maiatzean zehar museoa berriro martxan jartzea lortu dute, lanak amaitzen ari ziren bitartean. Gaur egun, museoak bete-betean funtzionatzen duela esan dezakegu.
Hau izan da prozesua:
MAIATZAK 1.
* Beheko solairuko eta lehenengo solairuko areto etnografikoak irekitzea.
* Areto Nagusiaren inaugurazioa, "Urruneko haurtzaroko jokoak eta jostailuak" erakusketarekin.
MAIATZAK 15
* Goizean 15. urteurrena ospatu genuen Museoan harrera eginez.
* Arratsalde-gau partean "Bi Hotsak" abesbatzaren kontzertu bikainaz gozatu genuen.
MAIATZAK 16
* 3. aretoa inauguratu dugu "Larrua arte" erakusketarekin.
MAIATZAK 22
* «Fede Ruiz» aretoa inauguratu zen José María Pintoren «Begiradaren atalasea» erakusketarekin.
MAIATZAK 29
* Jabi ASPURUren hitzaldia "Jose Antonio de Armona, bere eragina XVIII. mendeko Urduñan".